GPEE-AVTP Garraio Publikoaren Euskal Elkartea

Eraiki ezazu gurekin etorkizuneko garraio publikoa

GPEE-AVTPn mugikortasun-eredu iraunkorragoa, eskuragarriagoa eta integratuagoa defendatzen dugu, gure gizartea egituratzeko ardatz gisa. Erakunde apolitikoa eta irekia gara, eta Euskadiko erabiltzaile guztien egunerokoa hobetzeko konpromisoa dugu. Bazkide egitean, gure proposamenak bultzatzen dituzu, eta jarduera esklusiboetara, adituekiko topaketetara eta bisitetara sartzen zara.

GPEE Garraioa

Kide diren pertsonek abantaila eta eskubide gehigarriak dituzte.

  • Bazkideentzako soilik diren jardueretan parte hartu.
  • Parte hartu GPEE-AVTP hobetzeko proposamenetan.
  • Elkartearen ordainpeko jardueretan deskontuez gozatu.
  • GPEE-AVTPko lantaldeetan parte hartu.
  • Lehentasunezko erreserba eta deskontuak elkartearen jardunaldi eta joan-etorrietan.
  • Elkartearen helburu eta jarduerak ekonomikoki babestu.

Zuk aukeratzen duzu zure bidaiaren abiadura:

Partaidetza guztiz librea da. Aktiboki lagundu dezakezu edo, besterik gabe, zure kuotarekin hedapen-lana, alegazioak eta edukien garapena babestu. Gure konpromisoa zenbat eta jende gehiagok berretsi, orduan eta pisu handiagoa izango dute gure proposamenek.

Elkartea - 1. Proiektua

Dibulgazioa

Garraio publikoa herritarrei hurbiltzen diegu bisita, hitzaldi eta bestelako jardueren bidez.

Elkartea - Boluntariotza

Hobetzeko proposamenak

Euskadiko garraio publikoaren sarea hobetzeko proposamenak prestatzen ditugu, ikuspegi tekniko eta errealistarekin.

Elkartea - Ekitaldiak

Komunikazioa

Euskadiko garraio publikoan gertatzen dena modu argi eta gertukoan kontatzen dugu gure buletinean eta TikTok zein Instagram erakusleihoetan.

Elkartea - Talde-lana

Egin zaitez bazkide (15€/urtean)

Bazkidetzean, gure proposamenak bultzatzen dituzu eta jarduera esklusiboak, adituekin topaketak eta bisitak eskura ditzakezu.

Egin zaitez bazkide

Egin zaitez GPEE-AVTPko bazkide urtean 15 € bakarrengatik! Gozatu bazkideentzako bisita esklusikoez, hitzaldiez eta lan-taldeez, eta babestu kalitatezko garraio publiko independente baten defentsa.

Ohiko galderak:

– Elkartearen eguneroko funtzionamendua

Nola funtzionatzen dute GPEE-AVTPren lan-taldeek?

Gai zehatzak aztertzeko bazkideek borondatez osatutako batzordeak dira: lineak eta maiztasunak aztertzeko edo hobekuntza-proposamenak idazteko, esaterako. Edozein unetan batu edo erretira daiteke norbera nahi duen lan-taldetik.

Batu ahal izateko ezagutza teknikorik edo profil teknikorik izatea beharrezkoa al da?

Ez. Elkartea garraio publikoan interesa duen edozein pertsonarentzat irekita dago, bere lanbidea edo prestakuntza edozein dela ere. Bultzatzeko edo elkarlanean aritzeko gogoa izatea besterik ez da behar.

Nahitaezkoa al da jardueretan edo lan-taldeetan parte hartzea?

Ez. Inplikazioa librea da. Gure batzorde zein ekitaldietan modu aktiboan parte hartu dezakezu, edo, besterik gabe, urteko kuota ordaindu gure dibulgazio-lana, podcastak eta proposamen teknikoak bideragarri egiteko.

Nola aplikatzen da lehentasuna leku mugatuko jardueretan?

Eserleku edo leku gutxi batzuk dituzten bisita zein hitzaldietan, aldez aurretik izena emateko epe bat irekitzen dugu soilik pertsona eta erakunde bazkideentzat. Epe hori igarotakoan, leku librerik geratzen bada, publiko orokorrarekin irekitzen dira inskripzioak, betiere publikorako irekitako jarduera bat bada.

Bidali ditzaket nire hobekuntza-proposamenak elkartera?

Bai! Bazkide gisa, zure ibilbideetan detektatutako iradokizunak edo akatsak helaraz diezazkigukezu, lan-taldeek azter ditzaten eta hobekuntza-proposamen teknikoetan sartu ahal izateko.

Aurrez aurreko jarduerak (bisitak, hitzaldiak) Euskadiko hiru lurraldeetan egiten dira?

Bai. Gure jarduerak deszentralizatzen saiatzen gara eta Araban, Bizkaian nahiz Gipuzkoan bisitak edo hitzaldiak antolatzen ditugu, erkidegoko bazkide guztiek aukera dutela ziurtatuz.

– Inskripzioa eta kuotak

Zenbat denborarako balio du kuotak?

Kuota izena ematean ordaintzen da, eta eskubide osoko bazkide izaera ematen du onarpena jasotzen den unetik hurrengo urteko otsailaren 28ra arte; une horretan hasten da urteroko elkarte-ziklo berria.

Nola kobratzen da kuota eta zer gertatzen da otsailaren 28a iristen denean?

Lehenengo inskripzioa modu telematikoan ordaintzen da altaren unean bertan. Hortik aurrera, hurrengo aldiko urteroko kuotaren berriztapena gure webguneko bazkideen ataletik kudeatzen da modu erosoan. Kuota ordaindu ezean, martxoaren 1ean inskripzioa bertan behera utziko da.

Berriztapena otsailean zehar ordain daiteke banku-transferentzia bidez, gure webguneko txartel-ordainketaren bidez edo banku-helbideratze bidez. Ez kezkatu, otsailaren 28a baino lehen mezu elektroniko bat jasoko duzu urteroko kuota amaitzen dela eta berriztatzeko urratsak zeintzuk diren jakinarazteko.

Enpresek edo elkarteek izena eman dezakete?

Bai. Kuota irekita dago bai partikularrentzat (pertsona fisikoak), bai gure garraio publikoaren jasangarritasun eta integrazio zutabeak partekatzen dituzten enpresa, erakunde eta bestelako elkarteentzat.

Enpresa, erakunde edo elkarteen kasuan, elkarteak antolatutako jardueretan parte hartu ahal izango dute pertsona bazkideek bezalaxe, baina pertsona bakar batek joan ahal izango du enpresaren ordezkari gisa.

– Gardentasuna, gobernantza eta fiskalitatea

Nork kudeatzen du elkartea eta nola hartzen dira erabakiak?

Zuzendaritza Batzordea bazkideen Batzar Nagusiak aukeratzen du modu demokratikoan. Bide-orriari eta urteroko kontuei buruzko funtsezko erabakiak modu gardenean eztabaidatu eta bozkatzen dira batzarrean; bertan, bazkide bakoitzak (pertsona zein erakunde) boto-eskubidea du.

Elkartearen kuotak deduizio fiskalik al dauka?

Ez, deduizio fiskalak Herri Onurako aitorpenaren eta Lurralde Historiko bakoitzean (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa) aplikatu beharreko foru-araudi tributarioaren menpe daude. Kasu honetan, oraingoz Herri Onurako Elkarte gisa aitortuta ez dagoenez, kuotak ezin dira zergetan kendu.

– Bestelakoak

GPEE-AVTP elkarteak alderdi politikoekin loturarik al dauka?

Ez. Elkarte guztiz apolitikoa eta independentea gara. Gure konpromiso bakarra Euskadiko garraio publikoa hobetzea da, begirada zentzudun eta errealista batekin.

Igotzeko prest?

Alta-prozesuak 3 minutu baino gutxiago hartuko dizu, eta zure kuotak inskripzioa onartzen den unetik datorren urteko otsailaren 28ra arte balio du.

Araudia eta dokumentu legalak

Atal honetan, GPEE-AVTPko bazkide gisa dituzun eskubideak eta betebeharrak kontsulta ditzakezu.

Oraindik zalantzaren bat duzu?

Lasai, gure harremanetarako formulariaren bidez edozein zalantza galdetu ahal diguzu eta ahalik eta azkien erantzungo dizugu.

Erosketa-saskia