2026ko maiatza

Hau irakurtzen ari bazara, izugarria da guretzat. Proiektu honetan ia itsu-itsuan fidatu zarela esan nahi du eta, batez ere, ez garela garraio publikoa defendatzen dugun «friki» bakarrak. Oraingoz ez dugu elkar asko ezagutzen, baina ziur gaude gurpil (edo errail) gaineko lagun handi baten hasiera dela hau.

Eskerrik asko bidaia honetara igotzeagatik.

Trenbideak

Abandoko geltokia

Maiatzako bigarren astean, Bilboko Udalak, ADIFek, Eusko Jaurlaritzak, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak, BFAk eta Bilboko Udalak AHTa Bilbon sartzeko proiektu berria aurkeztu zuten. Gaur egungo proiektuarekiko aldaketa honek abiadura handiko trena Bilbora lehenago heltzea ahalbidetuko du. Proposamen berriak obrak 4 fasetan banatzea jasotzen du; horrela, behin-behineko trazadu bat erabiliko da, behingo betiko trazadura paraleloan eraikitzea ahalbidetzeko.

ADIFek iragarri duenez, Abandoko mantentze-basea Basaurira leku aldatu ondoren, behin-behineko geltokia eta behiko geltokiaren pantaila-hormak eraikitzen hasiko dira. Hasiera batean, behin-behineko geltokiak 4 trenbide izango ditu, eta ondoren, bigarren fase batean, 6 trenbide.

Modu honetan, Euskal Y-aren erabilera erraztu eta sustatzen da hasiera-hasieratik, tren-aldaketak saihestuz eta Bilbo Intermodala hiriburuen arteko autobusen barne-trafikoez arinduz.

Hala ere, behin-behineko getokiak konplikazioak ere eragingo ditu behin betiko geltokiaren obretan eta tren-ustiapenean. Lanek irauten duten bitartean BPTa, C-1 eta C-2 lineak, alde batetik eta C-3 linea bestetik bide bakarrera murriztuko baitira Abandoko sarreran.

Behin betiko geltokia amaitu ondoren, urbanizazio-lanei eta behin-behineko geltokia desmuntatzeari ekingo zaio.

Azken buloak argitzen:

Zertarako nahi dugu geltoki berri bat? Egungoa badugu…
Abandoko egungo geltokiak iberiar zabalerako 8 trenbide ditu, Euskal Y-aren eta Europako gainerako sarearen zabalera ez bezalakoa. Zabalera aldatzeko obrak egin litezke, baina geltokiaren edukiera ez litzateke handituko, eta ezingo litzateke Euskal Y-aren eskaera berria Aldiriko trenekin batera artatu.

Ez al du balio gainazaleko geltoki berriak? Lurperatze hau kapritxo politiko bat da…
Behin-behineko geltokiak nazioarteko zabalerako 6 trenbide baino ez ditu izango bigarren fase batean, gehienez ere 250 metroko nasekin; horiek ez dira nahikoak Euskadiko hiriburuen, Estatuko gainerako lekuen eta Europaren artean espero den etorkizuneko zerbitzuaren beharrak asetzeko. Egunean 56 tren norabide bakoitzeko espero dira.

Zertarako behar ditugu nasa luzeagoak?
ERAren OPE-TSIak ezartzen du mota horretako azpiegiturek 200 eta 400 metro arteko luzera izan beharko dutela, Europako abiadura handiko trenen 200 metroko ohiko luzerarekiko proportzionaltasuna mantentzeko. Azpiegitura konposizio sinpleak bakarrik hartzera ez kondenatzeko (ekintza horrek geltokiaren edukiera nabarmen murriztuko bailuke) eta egoera degradatuetan operatibotasuna hobetzeko, ezinbestekoa da 400 metroko nasak izatea.

Beharrezkoa al da mantentze-lanetarako oinarri berri bat Basaurin?
Geltoki behin-behineko eta behiko berria eraikitzeak dakar gaur egun Abandoko Geltokiaren ondoan Aldiriko eta Distantzia Luzeko trenak aparkatzeko eta mantentze-lanak egiteko erabiltzen diren 40.000 m² kentzea. Ondorioz, aparkaleku eta prebentziozko mantentze-lanetarako eremu berri bat eraman behar da Aldiriko 3 lineetatik gertu dagoen kokaleku berri batera. Aukeratutako lekua Basauriko udalerrian dago, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) bidezubiaren ondoan, Lapatza eremuan.

Pasaiako geltokiaren irekiera

Joan den maiatzaren 12an, Susana García Chueca Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuak iragarri zuen datorren uztailaren 18an, larunbata, Pasaiako geltoki berria irekiko dela. Lan honek 73 milioi euro inguruko inbertsioa izan du. Tarte honen irekiera Pasaia zein Altzako auzokoentzat tren zerbitzua hobetzea ahalbidetuko du maiztasun eta zerbitzu gehiagorekin; hain zuzen ere, lanegunetan 7 minutu eta 30 segundoko maiztasuna egongo da, gaur egun dagoenaren bikoitza.

Gainera Altza-Galtzarabordako sahiesbidearen irekierak Pasaiako biaduktua eraistea ahalbidetuko du, egun azpiegitura honekiko 2 metro baino gutxiagon bizi diren lagunen bizi kalidadea hobetuz.

Ekainaren amaieran, geltoki berrira bisita gidatuak egingo dira, Garraio Sailak antolatuta.

C-5 linea martxan

Joan den maiatzaren 6an, Aranguren eta Karrantza arteko tren-anezka zerbituz berria jarri zen martxan, C-5 izenarekin. Zerbitzu berri honek Eskualdeko Garraioko (Media Distancia) zerbitzuak elkar osagarrituko ditu, lanegunetan 5 tren noranzko bakoitzeko eta asteburu zein jaiegunetan tren bat noranzko bakoitzeko eskainiz, egun existitzen direnez gain. Zerbitzu berri honek 900.000€ urteko inguruko inbertsioa suposatuko dio Eusko Jaurlaritzari.

Autobusa

Bizkaibuseko lineen berrantolaketa

Apirilaren amaieran, BFAk Bizkaibuseko lineen berrantolakuntzari buruzko aurreproiektua iragarri zuen. Aurreproiektuak Bilboko lineaburu kopurua murriztea eta eskualdeetako lineaburuak indartzea aurreikusten du, Bilbo Handitik kanpo irisgarritasun handiagoa duen zerbitzua eskainiz. GPEEtik zerbitzu berria zehazteko lagungarriak izan daitezkeela uste dugun hainbat proposamen egin ditugu; horien artean, honako hauek nabarmentzen ditugu:

  • 4 linen ordutegia luzatzea, goizeko lehen orduan.
  • 3248 linearen ibilbidearen zati bat aldatzea.
  • 3 gaueko linea sortzea, neurri batean 3136 linea eta metroaren ordezko zerbitzuaren linea zaharra ordezkatzeko. Zerbitzuaren kontzeptua Espainiako eta Europako beste hiri batzuen antzekoa da; izan ere, eskaera gutxieneko ordutegian, lanera joan-etorriak egiteko edo, besterik gabe, aisialdiaz gozatzeko aukera emango duen alternatiba bat eskaintzen da, ibilgailu pribatua erabili beharrik gabe.

Gure proposamen nabarmenduak:

0651 linea: Bilbo – Balmaseda (Autopista)
Ostiral eta larunbat gauetan gaueko zerbitzu bat ezartzeko aukera aztertzea proposatzen dugu, Mungian egiten den bezalaxe; zehazki, orduan behineko zerbitzua 23:00etatik 02:00etara.
Renfek Gau Jaia zerbitzua berriro abiaraziz gero, ez litzateke beharrezkoa izango zerbitzu hau eskaintzen jarraitzea, tren-alternatiba bat badagoelako jada.

3248 linea: Ansio – Bilboko Aireportua
Bilboko Aireportutik Barakaldora joan/etorria errazteko asmoz, geldialdi bat gehitzea proposatzen da Landeta kalean, soilik Barakaldotik 05:00etan eta 05:30ean egiten diren irteeretarako. Itzulerako noranzkoan, berriz, aireportutik 23:00etan, 23:30ean eta 00:00etan egiten diren irteerei sormenduko litzaieke soilik. Egunean zehar, 06:00ak eta 23:00ak arte, metroa erabili daiteke zerbitzu honetara ailegatzeko.

3516 linea: Bilbo – Mungia (Autopista)
Mungiari Bilbo Handiko gainerako garraiobideen antzeko ordutegiarekin zerbitzu emateko asmoz, astelehenetik ostegunera Bilbotik 23:00etan irteera berri bat gehitzea proposatzen da.

3515 linea: Bilbo – Gernika – Bermeo (Autopista)
Amorebieta, Gernika eta Bermeroko zerbitzuari Bilbo Handiko gainerako garraiobideen antzeko ordutegia emateko asmoz, astelehenetik ostiralera Bilbotik 23:00etan irteera berri bat gehitzea proposatzen da. Larunbatetan ez da zerbitzua zabaltzea proposatzen, Euskotrenen gaueko zerbitzua badagoelako jada E1 eta E4 lineetan.

3499 linea: Plentzia (Metroa) – Gorliz
Gorliztik lehenengo irteera 05:30era aurreratzea proposatzen dugu, Plentziako geltokitik metroaren lehenengo irteerarekin lotura egin ahal izateko.

3926 linea: Bilbo – Ermua – Eibar (Autopista)
Neguari dagokion ordutegian, itzulerako noranzkoan, errefortzu bat dago 06:40an eta 07:40an, Ermutik irteten den aparteko zerbitzuaz gain. Ordutegia aldatzea komenigarria dela uste dugu; horrela, kilometro eta eserleku (toki) kopuru bera mantentzen da, baina Bilbora heltzeko aukera gehiago eskaintzen dira eta fluxuak hobeto banatzen dira.

3926 linea: Bilbo – Ermua – Eibar (Autopista)
Ibilbide zenbakiaIrteerak
16:40
26:50
17:00
17:20
17:40
27:50
18:50
1.ibilbidea (Eibar – Ermua – Bilbo) / 2. ibilbidea (Ermua – Bilbo)

Ordezko zerbitzua Metro Bilbaoren zerbitzu-degradazioko egoeretan

Egungo aurreproiektuak ez du aurreikusten linea berezirik metro-sarean gorabeherak gertatzen badira. 2025ean, Metro Bilbaok Bizkaia osoko balidazioen % 50 inguru jaso zituen, 100 milioi bidaiari baino gehiago izanda 1. eta 2. lineen artean.

Une honetan, lurpeko garraioa berritzeko prozesu luze baten hasieraren aurrean topatzen da sarea, eta prozesu hauetan ohikoa denez gorabeherak gertatzeko arriskua handia dago, elementu berriak txertatu arren.

Hori dela eta, komenigarritzat jotzen dugu aurreproiektuak jaso ditzala zerbitzuan ordubetetik gorako etena dakarren gorabeheraren bat gertatuz gero abian jar daitezkeen linea bereziak. Gehienetan, mozketa-puntuak bretelle-a duten geltokietan gertatzen dira; beraz, ordezko zerbitzua aurreikusgarria izan liteke, ezohiko egoera izan arren.

Europako beste hiri-eremu batzuetan kontingentzia-plan zehatzak dituzte, erabiltzaileak jada zehaztuta dagoen geltoki batera joan ahal izateko. BFAri bidalitako dokumentuan Tolosako (Frantzia) adibidea jaso dugu: hiri horrek atal espezifiko bat du metro edo tranbia sarean mozketak gertatzen direnerako, linea alternatiboak eta deplazamendu-denborak erakutsiz.

Argazkilaria: Eneko Vallinas

Ezagutu ezazu gure gaueko lineen proposamena

Bizkaibusen etorkizuneko kontratu berriaren aurreproiektua aztertu ondoren, egiaztatu dugu ez dela gaueko zerbitzurik proposatzen lanegunetarako; Madril, Bartzelona, Paris, Viena, Oslo edo Amsterdam bezalako hirietan gertatzen den bezala.

GPEEtik eskaera bat bidali diogu BFAri, lehen fase batean Bilbo Handiko hiri-gune gehienak hartuko dituen 3 lineako zerbitzu berri bat aztertu eta ezar dezan.

MUGI digitala eta txartel bidezko ordainketa Lurraldebusen

Azahara Dominguez Gipuzkoako Mugikortasuneko foru diputatuak iragarri duenez, urte honen amaieratik aurrera MUGI txartel birtuala erabili eta kreditu zein debito txartelarekin ordaindu ahal izango da Lurraldebuseko autobusetan. Ordainketa-sistema hau ezarrita dago jada Europako beste garraio-sare batzuetan, arrakasta handiarekin. Diputatuak azaldu duenez, une honetan probak egiten ari dira autobusetan, webgunean eta GGLAren aplikazioan.

Lanak

Aldaiako adarra (Gasteiz)

Joan den apirilean, ETSk 8,6 milioi eurotan esleitu zion Cycasa, Amenabar, Bycam eta Abando ALTeari (Aldi Baterako Enpresen Elkartea) Aldaiako adarra. Kilometro bateko inguruko luzera duen trazadura berri honek 2 geltoki izango ditu Nazio Batuen hiribidean. Obrak 13 hilabeteko gauzatze-epea du eta Zabalganara tranbia zabaltzeko proiektuaren barruan kokatzen da, 30.000 biztanleri inguru zerbitzu emango diolarik.

Burtxako – Castaños ibaia tartea esleituta (Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea)

Maiatzaren hasieran, ETSk 58,9 milioi eurotan esleitu zuen Hegoaldeko Trenbide Saihesbideko Burtxako – Castaños ibaia tartea; zehazki, mina-tuneletako eraikuntza-metodoaren bidezko 1,8 kilometroko tunel bat eta 477 metroko larrialdietarako irteera baten eraikuntza esleitu dira. Bidaiari eta salgaietarako tarte honek trenbide bikoitza izango du, eta zabalera mistoa (estandarra zein iberiarra) izango du.

Nahiz eta oso obra ezaguna ez izan, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea Bilboko Portuko salgaien irteera hobetzeko diseinatuta dago, nazioarteko zabalerako sarearen bidez. Horrez gain, Ezkerraldeko udalerriak salgai-trafikoz liberatzeko balio du.

1. fasea Ortuella eta Bilboko Olabeaga auzoaren artean igarotzen da, eta 485 milioi euro inguruko aurrekontu orokorra du.

Usurbilgo geltokia berritzeko lanak amaitu dira

Joan den maiatzaren 23an, ETSk Usurbilgo geltoki berria (Euskotren E1) osatu zuen. Obra hau 2023ko apirilean hasi zen, irisgarritasuna hobetzeko, trenbide pasabidea kentzeko eta Euskotrenen estetika berrira egokitzeko helburuarekin. Geltokia berritzeaz gain, obrak ingurua urbanizatzea ere barne hartu du, lorategiak gehituz eta irisgarritasuna hobetuz.

Bizikletak

Bizkaibizi

Joan den maiatzaren 10ean, lizitaziora atera zen Bizkaibizi zerbitzu berria, 18.301.628 euroko balioarekin (BEZik gabe). Bizikleta partekatuen zerbitzu berri honek 1.250 bizikleta eta ainguraketadun 174 geltoki izango ditu, eta Bilbo Handian ez ezak, hortik kanpo ere emango du zerbitzua, hala nola Durangaldera, Uribe Kostara edo Enkarterrira.

5 urteko iraupena izango duen zerbitzu berriak, hedapenaz gain, berrikuntzak ere jasotzen ditu. Esaterako, iraupen luzeko bizikleten alokairua Bizkaibiziren biztanleguneetatik kanpo bizi diren erabiltzaileentzat. Kontzeptu berri hau, beste herrialde batzuetan jada aplikatzen dena, Bizkaian ezarriko da lehen aldiz, eta erabiltzaileei bizikleta publiko bat izatea ahalbidetuko die eskualdeko buruetara hurbiltzeko eta garraio publikoarekin edo Bizkaibiziren zerbitzu partekatuarekin konbinatzeko.

Gaur egun ezagutzen dugunaren oso antzekoa den iraupen laburreko zerbitzuak ainguraketa, bizikleta eta zerbitzupeko udalerri kopurua handitzea aurreikusten du, 38 herritara iritsi arte. Beste garraio publiko batzuekin aldatzea edo transbordoak egitea indartu nahi du, nahiz eta eremu batzuk zerbitzurik gabe utzi, hala nola Erandigoikoa, Loiu, Lezama, Larrabetzu eta Zamudioko zein Abantoko Teknologia Parkeak. Aurreikusitako zerbitzu-ordutegia egungoaren bera izango da: 05:00etatik 00:00etara, astelehenetik igandera.

Badakigu lehen inpresioak garrantzitsuak direla…

Horrexegatik, hobeto ezagutu gaitzazun nahi dugu, baina zure iritzia ere ezagutu nahi dugu.
Euskadiko garraio publikoa eta mugikortasun iraunkorra sustatu eta garatzeko asmo sendoarekin jaio gara; apurka-apurka, bazkide eta jarraitzaile guztiak eroso sentitzea nahi dugun proiektu bat martxan jarriz. Lehen hilabete hauetan kaleratu dugun newsletter honen bidez zure moduko jendearengana gehiago hurbiltzeko asmoa dugu.
Azken lauhilekorako Euskadiko garraio publikoaz hitzegiten duen hileko podcast bat kaleratzeko asmoa dugu. Modu berean, urte honen amaierarako familia txiki hau zabaldu ahal izatea espero dugu, gure jardueretan, hitzaldietan, bisitetan… lagundu nahi duten bazkide eta jarraitzaileekin.


Badakigu une honetan zalantzaren edo iradokizunen bat izan dezakezula, beraz, ez izan zalantzarik guri idazteko.
Gure posta elektronikoa da: info@gpee.eus